- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/irantzu-varela-la-locura-consumista-del-amor-romantico
- Irantzu Varela: "La locura consumista del amor romántico"
- 2020-02-11T18:00:00+01:00
- 2020-02-11T19:00:00+01:00
Irantzu Varela: "La locura consumista del amor romántico"
Bizi garen sistema ekonomikoarekin ditugun harreman intimoenek duten zerikusiari buruz hausnartuko dugu. Adibidez: nork egiten du kutxa otsailaren 14ko "maitasun erakustaldi" guztiekin? Jostailu erotiko bat eros dezakegu, eta, aldi berean, ekonomia solidarioaren alde egin? Zer maitasun eredu saltzen digute, Cocacola edo beste marka handien iragarkiek? Irantzu Varelak "maitasun erromantikoaren eromen kontsumista" honi buruz hitz egingo digu.
Irantzu Varela, kazetaria eta feminista, Faktoria Lila sorkuntza, ekintza eta ikaskuntza feministako espazioaren koordinatzailea. El Tornillo-ren sortzaile eta aurkezlea (lehen La Tuerka-n eta orain En La Frontera-n dagoen espazio feminista), eta Pikara Magazineko “Aló Irantzu” aholku-saioaren aurkezlea; kolaboratzailea hainbat ikus-entzunezko komunikabide zein komunikabide idatzitan. Azkenaldian egin dioten oparirik onena katana bat da.
Hizlaria: Irantzu Varela
Eguna:
- Otsailak 11, martitzena: 18:00
Non: Zaraia aretoan
Hizkuntza: Gaztelera
- Zer
- HITZALDIA
- Noiz
- 2020/02/11 18:00 - 19:00"
- Non
- Arkupe
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal