Berdintasun sailak plazerrak eta desirak ikuspegi feministatik landuko dituen tailerra antolatu du

2020/10/28

. Azaroaren 6an izango da eta izena emateko epea 4ra arte egongo da zabalik 

. Azaroaren 18an Irantzu Varelak humore garratzez kontsumoa eta indarkeria matxistarekin erlazionatutako gai ezberdinen inguruan hausnarketa sustatuko du

Udal Berdintasun sailak bi ekintza antolatu ditu azarorako. Plazerrak eta desirak. Ikuspuntu feminista eta Ekonomia sozial eta solidarioaren ikuspegitik izango da lehen hitzordua azaroaren 6an.

Parte-hartzaileak Arkupeko bigarren solairuko gela batean bilduko dira streaming bidez eskainiko den saioa jarraitzeko, 17:00etatik 20:00etara (gazteleraz). Izena emateko epea azaroaren 4ra arte egongo da zabalik kultur etxean edo berdintasuna@aretxabaleta.eus-en. Tailerra doakoa da.

Bestalde, azaroaren 18an Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministak No hay matriarcado ni en el supermercado topaketa-bakarrizketa gidatuko du Arkupeko Zaraia aretoan, 18:00etatik 19:30era. Izenak azaroaren 16rarte eman daitezke.

Bi ekitaldi hauetan derrigorrezkoa da maskara erabiltzea eta higiene neurri guztiak betetzea, Edukiera mugatua izango da.

Azaroaren 6ko tailerra: Ikuspuntu feminista eta antikapitalistatik sexuaz konfidantzazko giro batean hitz egiteko aukera paregabea izango da tailer hau. Gure erantzun propioak eraikitzen lagunduko gaituzten galderak arakatuko ditugu eta gure gorputzak eta desirak ezagutzeko aukera zaingo dugu, ziur asko harritzera ere ailegatuz. Tailerra Desmontando a la Pili sexologiako emakume profesionalen kooperatibak dinamizatuko du. Sexua hainbat esparrutatik lantzen dute: denda erotikoa eta tuppersexak, sexu-hezkuntza eta aholkularitza eta terapia sexologikoa, betiere ikuspegi feministatik eta Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruan txertatuta.

Azaroaren 18ko topaketa/bakarrizketa: Irantzu Varelak humore garratzez kontsumoa eta indarkeria matxistarekin erlazionatutako gai ezberdinen inguruan hausnarketa sustatuko du. Bakarrizketan zehar estetika, energía eta telebista serieetaz hitz egingo du, besteak beste. Gai hauek eta beste zenbait Indarkeria kontsumitzen duzu I, II ikerketan aztertu ditu SETEM Hego Haizeak. Lan hau fabricandomujeres.org. docuweb-ean dago eskuragarri. Bakarrizketa aurretik ikerketa aurkeztuko da.