Udal liburutegiak bihar (ekainak 3) irekiko ditu berriro ateak

2020/06/02
Ostiralera arte goizez egongo da zabalik, 10.00etatik 13.00etara. Oraingoz, maileguak eta itzulketak soilik egin ahal izango dira.

Udal liburutegiak bihar irekiko ditu berriro ateak. Zerbitzua, ordea, mugatua izango da eta funtzionatzeko neurri batzuk ezarri dituzte.

Maileguak eta itzulketak soilik egin ahal izango dira. Bihar hasi eta ostiralera arte goizez zabalduko ditu ateak, 10:00etatik 13:00etara. Ekainaren 8tik aurrera arratsaldez ere irekitzea baloratuko da.

Arkupeko gainerako zerbitzuak, oraingoz, itxita egongo dira, eta egoerak ahalbidetzen duenean berreskuratuko dira.

Hala ere, Udala pintura ikastaroari berriro ekiteko aukera aztertzen ari da, galdutako bi hilabeteak uztailean eta irailean berreskuratzeko. Uztailean joskintza ikastaroa ematea ere baloratuko da.

Funtzionamendua eta neurriak:

1. Maileguak eta itzulketak egiteko bakarrik sartu ahal izango da liburutegian.
2. Ezin izango dira ordenagailuak erabili, ezta ikasteko espazioak ere.
3. 14 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute eta ezin izango dituzte liburuak ukitu.
4. Derrigorrezkoa izango da maskara eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea, eta pertsonen arteko segurtasun tartea mantenduko da.
5. Maileguen eskaera aurrez egitea gomendatzen da, 943 08 10 01 telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.
6. Ezingo dira komunak erabili.