Aretxabaletako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)
Planaren espedienteari hasiera eman eta herritarren partaidetza programa onartu
- Akordioaren data: 2020/05/11
- Ohiko osoko bilkuraren ziurtagiria.pdf
- Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren argitalpena.pdf
Aurretiko kontsulta publikoa
Aretxabaletako Udalak herriko plan urbanistikoa berriztatzea erabaki du, eta horrelakoetan, edozein lege edo erregelamendu berri egiten hasi aurretik, derrigorrezkoa da kontsulta publikoa egitea.
Plan urbanistiko hori idatzi eta onartzeak oso luze joko du, urteak beharko ditu, eta horregatik, denbora horretan hainbat bider eskatuko da jendearen parte hartzea.
Orain egiten ari garen aurretiazko kontsulta honen helburua ez da gero apurka-apurka egingo den eta parte hartzearen bidez adostuko den dokumentu urbanistikoaren edukia zehaztea, baizik eta, dokumentu urbanistikoa egiten hasi aurretik, jendearen ikuspuntua jakitea bi galderen inguruan.
Interesa duen edozein pertsona edo taldek egin ditzake bi galdera horien inguruko ekarpenak, urriaren 20tik azaroaren 10era bitartean, ondorengo bide hauetako bat erabiliz:
-
hapo@aretxabaleta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz (bidaltzen duenaren izena, abizenak eta NAN zenbakia agertu behar dira).
-
Udal erregistro digitalaren bidez.
-
Udal-erregistroaren bidez.
Egiten diren bi galderak honako hauek dira:
-
Beharrezkoa ikusten duzu Aretxabaleta osoa antolatzen duen plan urbanistikoa berriztatzea?
Udalak kontuan izan dituen arrazoiak hurrengoak dira:
- Gaur egungo plan urbanistikoak 20 urte ditu, eta bertan jasotzen diren proposamenak 8 urtetan gauzatzeko aurreikusi ziren. Horietako batzuk, 20 urtetan ere ez dira egin, bideragarriak ez direlako, eta beraz, bideragarria den alternatiba bat bilatu behar zaie zona degradatu bihurtu ez daitezen. Adibidez, “Tubos de precisión” lantegiaren lurrak edo “San Martin” ingurua.
- 20 urtetan herriaren eta herritarren beharrak aldatu egin dira, eta horri erantzun egokia emateko, gaur egungo plana moldatu beharra dago ondorengo guztiak kontuan hartuz: etxebizitza berriak, industria, ekipamenduak, babestu beharreko lurrak, 1. sektorea, berdintasuna, ingurumenaren babesa eta abar.
- Legea betetzeko, gure plana Estatuak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru aldundiak onartutako lege, arau eta lurraldeko plan berrietara egokitu beharra dagoelako.
-
Zure ustez, plan urbanistiko berria egiteko, egokia al da Udalak proposatutako parte-hartze programa?
Planaren idazketa eta onarpenak urte askotako lana eskatzen duenez, hainbat fasetan gauzatuko da, eta Udalak konpromisoa hartu du fase bakoitzean zabaltzeko parte-hartze prozesua, bai informazioa emateko, bai herritarren ekarpenak jaso eta kontuan hartzeko.
Hurrengo eskeman, Udalak egiten duen proposamena agertzen da eskematikoki: