Udalak administrari bat kontratatuko du sei hilabeterako
2020/09/10
Udalak sei hilabetez lanaldi osoko administrari bat kontratatzeko prozesua jarri du martxan.
- Hautagaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Lanik gabe egotea.
- Euskal Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea.
- Aretxabaletan erroldatuta egotea.
- Emakumea eta 35 urtetik beherakoa izatea.
- Euskara: Europako Erreferentzia Markoaren C1 gaitasun maila egiaztatzea (EGAren parekoa).
- Batxilergo titulua, bigarren mailako lanbide heziketakoa edo baliokidea edukitzea.
Lehiaketan parte hartzeko Lanbiden izena eman beharko da 2020ko irailaren 17a baino lehen.
Deialdiaren oinarriak hemen.