Laguntza teknikoak - Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko produktuak
Autonomia pertsonalean laguntzeko produktuak erosteko edo lagatzeko laguntza ekonomikoak.
Laguntza-produktuak dira "gabeziak, jardueren mugak eta parte-hartzearen murrizketak prebenitzeko, konpentsatzeko, kontrolatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak ezartzen duen Produktuen Katalogoko edozein produktu (gailuak, ekipoak, tresnak, teknologiak eta softwarea barne)".
Onuradunaren ekarpen ekonomikoa dakarten laguntza-produktuak eta egokitzapen-lanak bere ahalmen ekonomikoaren arabera finantzatuko dira, ezarritakoaren arabera. GFAk mailegatzen badu, erabiltzaileak ez du ekarpenik egingo.
Laguntza-motak
- Norberaren mugikortasunerako eta garraiorako
- Hirigintzako eta eraikuntzako irisgarritasunerako
- Norbera babesteko eta zaintzeko
- Etxebizitzarako altzariak eta egokitzapenak
- Komunikaziorako, informaziorako eta seinaleztapenerako
Hartzaileak
- % 33ko desgaitasuna edo handiagoa izanik mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez urtebete eraman behar du erroldatua.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862