2022ko Andramaixak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa martxan dago

2022/06/23

Kultura Sailak Andramaixak 2022 jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du. Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 7ra arte egongo da zabalik, eta irabazleak 300 euroko saria jasoko du.

OINARRIAK:

1.-     Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.

2.-     Teknika librea izango da.

3.-     Kartelaren neurria DIN A3 izango da, eta formatu digitalean (gehienez 10 mega) aurkeztuko da.

4.-     Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:

ANDRAMAIXAK 2022

ABUZTUAREN 13A,14A, 15A, 16A eta 17A ARETXABALETA.

5.-     Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.

6.-     Egoki ikusten bada, erakusketa antolatuko da aurkeztutako kartel guztiekin.

7.-     Aurkezpena:

a) Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550 Aretxabaleta.

Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: NAN-aren kopia, helbidea eta telefono zenbakia.

b)      Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus, asuntoan “Andramaixetako kartel lehiaketa 2022” adieraziz. Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.   

8.-     Kartelak uztailaren 7a baino lehen bidali beharko dira kultur etxera edo udaletxera.

9.-     Epaimahaia kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonek osatuko dute.

10.-   Epaimahaiaren erabakia uztailaren 16an jakinaraziko da.