Gurasoei zuzendutako hitzaldia: "Gazteak eta mugikorrak”

2024/05/17
Aretxabaletako eta Eskoriatzako Altxa burua! guraso taldeak, Aretxabaletako Udalaren laguntzaz, mugikorraren erabileraren inguruko hitzaldia antolatu du.

Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duen guraso taldea da Altxa burua! Gipuzkoako Tolosan hasi zen mugimendua eta gaur gaurkoz hainbat herri, eskola eta auzotan elkartzen hasiak dira eta ekimen desberdinak aurrera eramaten.

Aretxabaleta eta Eskoriatzako Altxa burua! Taldekoek ibilbidea hasi berri dute eta maiatzaren 23an, Udalaren laguntzaz, hitzaldi bat antolatu dute Arkupe Kultur Etxean, arratsaldeko 18:00etan.

Maitane Ormazabal eta Telmo Lazkano izango dira hizlariak. “Nerabeen garrasia, Osasun mentala aldaketa garaian” liburuaren egileak dira. Ormazabal psikoterapeuta da eta haur eta nerabeen errealitatea sakon aztertu du. Lazkano, sare sozialetan eta pantailetan aditua da.

Hitzaldira joateko izen emate link bat zabaldu dute. Interesa duten guztiek sartu ondoko estekan:

 https://forms.gle/c7KFSLKnG5Ajk3pAA