- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/kike-amonarriz-haurren-aurrean-helduok-heldu
- KIKE AMONARRIZ - "Haurren aurrean, helduok heldu"
- 2022-05-04T17:00:00+02:00
- 2022-05-04T19:00:00+02:00
KIKE AMONARRIZ - "Haurren aurrean, helduok heldu"
Hitzaldi honetan, Kike Amonarrizek haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikasketa-prozesu hori nola erraztu eta indartu genezakeen eta hizkuntzekin batera haurrek zer barneratzen duten azalduko digu: kultur erreferentziak, hizkuntzak erabiltzeko arau sozialak, etab.
Haurren ikasketa-prozesua euskararen gaur egungo testuinguru soziolinguistikoan kokatuko du eta prozesua horretan parte hartzen duten eragileen funtzioak eta erantzukizunak aletuko ditu.
Bestalde, haurra inguratzen duten pertsonen eta bereziki, gurasoen eta senideen garrantziaz hitz egingo du. Tipologia linguistiko desberdinetako familiek nola joka dezaketen argituko du, eta era bateko eta besteko familiek nola kudeatu dezaketen hizkuntzaren gaia etxe barruan nahiz etxetik kanpo.
Azkenik, euskara gehiago erabiltzeko, eta erdaraz egiteko ditugun ohiturak eta arau sozialak aldatzeko mekanismoak eta pistak partekatuko ditu entzuleekin, sor daitezkeen galderak erantzuteaz gain.
- Zer
- Hitzaldia
- Noiz
- 2022/05/04 17:00 - 19:00"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal