2011-2012 ikasturtea
Aretxabaletako Eskola Agenda 21eko programaren baitan, aurtengoan “ELIKADURA” izan dute aztergai.
Kontuan izan behar da proiektu hau prozesu jarrai bat dela eta aurreko urteetan egindakoa ere aurten ez dugula ahaztu. Orain arte landutako gaiak honakoak izan dira: Ekitatea, zarata, argi kutsadura, uhin elektromagnetikoak… eta gai hauen inguruan asko ikasi ondoren aurten gai berri bati ekin diogu, ELIKADURA; elikagaien biodibertsitatea, bertako produktuen garrantzia, elikadura eta osasuna... Baina beti ere aurreko urteko gaiekin lotuz eta erlazionatuz.
Kurtzeberri eskolako 423 ikasle aritu dira irakasleekin batera buru belarri, aurtengo gaia jorratzen.
• Kurtzeberri LH: 240 ikasle
• Kurtzeberri DBH: 183 ikasle
Mota askotako ekintzak garatu dituzte guztia lantzeko eta diagnostiko bat eginez ikusitako akatsei konponbideak jartzen saiatu dira.
Gure aldetik, egoera hobetzeko konpromisoak hartzeko prest gaude eta Udaletik ere neurri ezberdinak bideratu daitezkeela ikusi dugunez, horien gaineko proposamenak Udaleko ordezkariei helarazi nahi dizkizuegu. Eskolan adostutako konpromiso eta proposamenekin, aurkeztera goazen txostena egin dugu.
2011/2012 ikasturtean egindako lanaren aurkezpena ikusi.