Basabe biribilguneko lanak irailaren amaieran hasiko dira

2020/09/09
Obrak egungo lotura sinplifikatuko dute eta hamar asteko iraupena izango dute.

Hil honen amaieran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Basabeko biribilgune berria eraikitzeko lanak hasiko ditu, egungo lotunea sinplifikatu eta mugimenduak errazteko. Eraiki beharreko biribilguneak 29,50 metroko kanpoko diametroa, 7,00 metroko eraztuna eta 15,5 metroko barnealdeko uhartea izango ditu.

Proiektua 196.210 euroan esleitu diote Otegi – Gaztañaga enpresari. Obren iraupena hamar astekoa izango da. Lanek dirauten bitartean trafiko alternatiboa ezarriko da, unean uneko lanen segurtasuna bermatzeko.