Eskola Agenda 2030 Udal Foroa ospatu da

2024/06/07

Aretxabaletako Kurtzebarri LH eta Kurtzebarri DBHko ikasleak udalean egon dira azken urtean Eskola Agenda 2030 ekimenaren baitan egindako ekintzak aurkezten.

Energiaren kontsumoa izan dute aztergai, energia aurrezpena hain zuzen ere, eta energia aurrezteko gomendio batzuk eman dituzte bideo baten bitartez.

Horretaz gain, herriko hainbat establezimenduetan ere kartel batzuk jarri dituzte hauek ere energia aurrezteko gomendioak jasotzen dituztenak.

Testuinguru honetan, ostiralean, Aretxabaletako Kurtzebarri DBHko eta Kurtzebarri LHko ikasleak Oñatin izan ziren  ikastetxeklik, energia aurrezteko proiekturako amaiera ekitaldian. Egindako lanaren errekonozimendu gisa diploma bat jaso zuten bi ikastetxeek.