Gizarte larrialdietarako Laguntzak
Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak eta izaera ekonomikoa dute, eta berariazko gastuei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonentzako dira.
- Alokairua (etxebizitza, gela, alokairukidetza, ostatua,…).
- Kredituen interesak eta amortizazioa.
- Energia-gastuak (argia, gasa, butanoa).
- Etxebizitza mantentzeko beste gastu batzuk (erkidegoa, OHZ,…).
- Etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren bizigarritasunerako eta oinarrizko ekipamendurako beharrezko gastuak (altzariak eta etxeko-tresna elektrikoak, konponketak eta instalazioak).
- Sistema publikoek estaltzen ez duten osasun-arretako gastuetarako oinarrizko beharrak
- Aurretiko zorpetze-gastuak.
Hartzaileak
Gizarte-bazterketako egoerak prebenitzeko, saihesteko edo arintzeko beharrezkoak diren gastu espezifikoei, ohikoei edo ezohikoei, aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonak.
Sartzeko modua
Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin
Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)
Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)
Tel. 943 711862