Eskola gastuei aurre egiteko banakako dirulaguntzak

 

Diruz baliabide urriak dituzten bizilagunei, eskola gastuak ordaintzeko edo eta formaziorako bekak dira.

Hartzaileak

Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorreko 13, artikulo 2. eta 3. atalean jasotako debekurik ez izan eta egoera ekonomiko urrian dauden, Aretxabaletan erroldatuta dauden persona fisikoek..

Diruz lagundu daitezkeen egoerak edo ekintzak

  • Eskolako materiala edo jantokiko gastuak, beti ere Eusko Jaurlaritzak ematen dituen Beken ebazpen agiria aurkeztuz eta aldez aurretik horren beharra ikusten duen Zerbitzu sazialen txostena eginez.
  • Guraso Elkarteen kuotak.
  • Eskolak antolatutako irteerak, beti ere eskatzailearen onerako eta gizarteratzeko balioko dutela egiaztatzen badira.
  • Ekintza extraeskolarrak, eskatzailearen garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko beharrezkoak direla egiaztatzen direnean.
  • Garraio gastuak, betiere beharra justifikatuz.

Sartzeko modua

Balorazio-hitzordua Lehen Mailako Arreta Zerbitzuko gizarte-langileekin

        Gizarte Zerbitzuak (08:30etik 14:00etara)

       Otalora kalea, 1(Liburutegi zaharra)

        Tel. 943 711862

         ongizate@aretxabaleta.eus