Aretxabaletako 13b areako xehetasun azterketa, Mitarte 12 partzelan” dokumentua hasieran onartu da
2024/11/15
2024ko urriaren 25eko alkatetza dekretuaren bidez, Mitarte 12ko jabetzak aurkeztutako “Aretxabaletako 13b areako xehetasun azterketa, Mitarte 12 partzelan” dokumentua hasieran onartu zen.
Dokumentu honen xedea Mitarte 12 partzelako eraikuntzaren lerrokadura eta hegalak arautzea da, betiere Arau Subsidiarioen 9.aldaketan ezarritakoa errespetatuz. Modu horretan, egungo eraikina kontsolidatu eta jabekideek mendebaldeko fatxadan egin nahi dituzten esku hartzeak baimenduko dira.
Dokumentua jendaurrean egongo da abenduak 03ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.