www.aretxabaleta.eus

NOLA EGOKITU ETXEKO KONTSUMO ELEKTRIKOA TARIFA BERRIETARA EROTU GABE

ENERGIA ARGITU PROGRAMA 2022

Jakin badakigu kontsumo datuak ezagutzea (zenbat kontsumitu dugun edo noiz izan dugun kontsumo mailarik altuena) ezinbestekoa dela kontsumo hori murrizteko, aplikatzen zaigun tarifa egokitzeko eta kontratatuta dugun potentzia egokia ote den egiaztatzeko.

Tarifa elektriko berriekin honek berebiziko garrantzia du, izan ere, efizienteagoak bagara eta gure kontsumoak modu egokian banatzen baditugu, aurreztu egingo dugu eta energia berriztagarriak sustatuko ditugu.

Tailer honetan herritarrei erakutsiko zaie hori nola egin, zehazki hiru gai hauek landuz:

1. Nola eskuratu norberaren argindar kontsumoaren datuak.
2. Nola murriztu eta nola birbanatu kontsumoa eta nola aukeratu tarifarik egokiena.
3. Nola egiaztatu kontratatuta daukagun potentzia dela benetan behar duguna.

Tailerraren iraupena: 1h 30’
Hizkuntza: euskara
Izen-ematea: argitu@gipuzkoa.eus / 628532248 - EPEMUGA: maiatzaren 3a

Zer
TAILERRA
Noiz
2022/05/05 18:00 - 19:30"
Non
Zaraia aretoa
Hitzordua egutegira gehitu
iCal