Aretxabaletan egiten diren lan topografikoei buruzko udal ordenantza

Zergatik ordenantza hau?

2001. urtean, Aretxabaletako Udalak, Aretxabaletako hiri-lurzoru osoaren 1/500 eskalako lan topografiko zehatza egin zuen. Hiri-hobekuntzak eta hiri-hazkunde berriak egin ziren bitartean, topografia hori ez zen eguneratu, eta, beraz, erabat zaharkituta geratu zen egin eta gutxira.

Udal-topografia zaharkitua izateari uzteko, 2021etik 2022ra bitartean ia osorik eguneratu behar izan da Aretxabaletako topografia.

Hemendik aurrera, berriro baliorik gabe gera ez dadin, udal-topografia hori nola eta noiz eguneratu behar den arautu nahi da.

Aurretiazko kontsulta publikoa

Ordenantza idatzi aurretik edozein ekarpen egin ahal izateko, urtarrilaren 02tik otsailaren 03ra bitartean, aurretiazko kontsulta publiko bat egin zen. Udal webgunearen bidez zabaldu zen eta hiru bide eman ziren ekarpenak egiteko:

  • ibai@aretxabaleta.eus helbidera e-posta bidalita
  • Udal erregistro digitalaren bidez
  • Udal-erregistroaren bidez

Epe horretan ez zen ekarpenik jaso.

Onarpenari alegazioak aurkezteko epea

Udalak ordenantza berria egin eta gero maiatzaren 10ean hasierako onespena eman zitzaion Lan topografikoei buruzko udal ordenantzari.

Dokumentuak helburu hirukoitza du:

  • Udal-topografia uneoro eguneratuta izatea eta herritar guztientzat eskuragarri izatea.
  • Udal-topografiarekin bat etortzeko, lan topografiko berriak egiteko irizpideak ezartzea: kapa-sistemak, koordenatuak, zehaztapenak, definizioa, etab.
  • Eguneratze kartografikoak egiteko gastua, obrak egiten dituen sustatzaileari jasanaraztea: obra publikoetan Udalari eta pribatuetan jabetzari.

Akordioa, Maiatzaren 31ko GAOn argitaratu ondoren, jendaurrean jartzen da, uztailaren 12ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Behin-betiko onarpena

Aretxabaletako Udalak 2023ko maiatzaren 10ean izandako osoko bilkuran onartu zuen ordenantza. Akordioa abuztuaren 1eko GAOn argitaratu zen. 

Dokumentazioa

Lan topografikoei buruzko udal ordenantza

1.Eranskina: Lan topografikoak

2.Eranskina: Erreferentzia Topografikoen Hiri Sarearen (ETHS) kontserbazioa eta dentsifikazioa arautuko dituen araudia

3.Eranskina:  Kartografia estandarraren kodetzea geruzaka

4.Eranskina: Kutxatilen ereduzko fitxak