Ibarrako futbol zelaiko belarra aldatzeko lanak martxan daude

2022/07/18

Ureztatze sistema berritu ondoren, Ibarra futbol zelaiko belar artifiziala berritzeko lanak hasi dira. Mondo Iberica empresak egingo ditu obrak eta, horretarako, Udalak 188.050 euroko inbertsioa gauzatuko du. Berdegunearen belar zoladura 6.400 metro koadrotan aldatuko da, egungo ezaugarriei eutsiz.

Belar berria 2022/2023 denboraldiaren hasierarako prest egongo da.