Irunen gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak

2025/02/10

Aretxabaletako Udalak Irunen egon den erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 127 emakume eta 12 adingabe hil ditu. Gainera, hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat baita.

Erasorik ez, erantzunik gabe!