LGTBIFOBIAREN aurkako Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala
1990eko maiatzaren 17tik, OME-k homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuela ospatzen da. Horregatik, LGTBI kolektiboetako pertsonentzat balio esanguratsua du, eskubideen aldeko eta diskriminazioaren aurkako jardueren ardatz katalizatzaile gisa, gaur egun oraindik ere aurre egin behar baitio araudiarekin bat ez datorren pertsona orok.
Pandemiaren eraginez azken bi urteak benetan latzak izan dira herritar guztientzat, are gehiago LGTBI kolektiboarentzat, gehien kolpatu dutenetako bat izan baita. Izan ere, desberdintasunaren arrakala areagotu egin da eta kalteberatasun-egoerak eremu askotan indartu dira, sare sozialetan esate baterako.
Beharrezkoa da gure jendartean oraindik indarrean dauden diskriminazioen aurkako borroka sendotzen jarraitzea, askotan ikusezin bihurtzen diren genero-identitate, -orientazio eta -adierazpen guztiak errespetatuak izan daitezen. Jendarte osoaren erantzukizuna da diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzen jarraitzea.
Herritar guztion zeregina da ahaleginak batzea jendarte inklusibo eta anitza lortzeko, aniztasuna aztertzen ari garen esparrutik ulertuta, baina baita zentsu zabal batean ere.
Aretxabaletako Udalak bat egiten du LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguneko aldarrikapenekin, eta errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jendartea eraikitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, gure bizilagunei dei egiten diegu eskualdean egingo diren elkarretaratzeetan parte har dezaten.