Ostegun kontalariak
2014/10/08
Gazte sortzaileen parte hartzea bultzatu nahi da. 4 tabernetan 4 emanaldi, ostegun iluntzietarako.
OSTEGUN KONTALARIAK – OINARRIAK:
- Lehiaketaren helburua: Debagoieneko gazteei jendearen aurrean beraien kontakizunak (bakarrizkerak, ipuinak, beldurrezkoak, barregurazkoak, erotikoak, txisteak, magia ikuskizunak...) plazaratzeko aukera ematea. Baita ostegun iluntzetan Aretxabaletako tabernetan herritarrei zuzendutako eskaintza kulturala antolatzea ere.
- Antolatzailea: Aretxabaletako Udala.
- Parte hartzaileak: 4 talde edo banakakok izango dute jende aurrean aritzeko aukera. Parte-hartzaile guztien adina gehienez 40 urtekoa izango da eta Debagoienean jaio, lan, ikasi edo bizi beharko dira.
- Aukeraketa: Izena ematen dutenen artean aukeraketa bat egingo da. Aukeraketa egiterakoan kontakizunaren kalitatea eta originaltasuna hartuko dira kontuan, eta jasotako proposamenetatik 4k izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera.
- Emanaldiaren iraupena: 30-40 minutu artekoa.
- Hizkuntza: Kontakizunak euskara hutsean izan beharko dira.
- Kontakizunak mota askotakoak izan daitezke: bakarrizketak, ipuinak, beldurrezkoak, barregurazkoak, erotikoak, txisteak, magia ikuskizunak...
- Emanaldiak: Emanaldiak Aretxabaletako taberna ezberdinetan izango dira, ostegun iluntzetan, 21:30ean. Emanaldien egunak honakoak izango dira: azaroak 6, azaroak 13, azaroak 20 eta azaroak 27.
- Izen-ematea: Urriaren 3tik 20ra bitartean izena eman beharko da gazteria@aretxabaleta.net helbidera idatziz edo 943 08 10 01 telefonora deituz.
- Publikoak emango du botoa: Ikusleek aukeratuko dituzte irabazleak bozka emanez. Ikusleek emanaldien ostean bakarrik eman ahal izango dute bozka tabernan bertan kokatutako buzoian. Garrantzia emango zaio kontakizunaren originaltasunari eta zuzeneko eszenaratzeari.
- Saria: Irabazleak 150 euroko saria jasoko du.
- Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.