- https://www.aretxabaleta.eus/eu/arkupe/agenda/indarkeria-matxistaren-aurkako-protokoloaren-aurkezpena-1
- INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN ARRETARAKO PROTOKOLOAREN AURKEZPENA
- 2023-04-26T18:00:00+02:00
- 2023-04-26T19:00:00+02:00
- Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobetzeko erakundeen arteko koordinazioa eta arretarako protokoloaren aurkezpena.
INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEN ARRETARAKO PROTOKOLOAREN AURKEZPENA
Indarkeria matxista pairatu duten emakumeen artatzean koordinazio falta egon ohi dela antzemanda eta koordinaziorako lehenengo protokoloa berritu beharra zegoela ikusita, ulertu zen beharrezkoa dela erakundeen arteko koordinazioa eta elkarlana sustatzea, biktimei ahalik eta erantzun onena emateko helburuarekin. Ondorioz, Aretxabaletan indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobetzeko erakundeen arteko koordinazioa eta arretarako tokiko II. protokoloa burutu zen.
Honakoak dira protokoloak lantzen dituen lau ardatzak: indarkeriarik gabeko bizitzak, segurtasuna eta babesa, ahaldutzea eta erreparazioa eta adin gabeak. Gainera, protokoloa etengabeko prozesu bat izango da eta bere gain hartuko ditu formakuntzak, hobekuntza, ikuspuntu kritikoa eta koordinazioa, besteak beste.
Protokoloa Sortzen Aholkularitzaren gidaritzapean sortu da eta ondorengo eragileek hartu dute parte prozesuan: Aretxabaletako Udaleko Gazteria Sailak, Berdintasun Sailak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek, Almen eta Kurtzebarri ikastetxeek, gaztelekuko hezitzaileek, anbulategiak, ERDU talde feministak.
Hala ere, herriko beste eragile zein pertsonarentzat interesgarria eta baliagarria izan daitekelakoan aurkezpenera bertaratzeko gonbidapena luzatzen dugu.
- Zer
- AURKEZPENA
- Noiz
- 2023/04/26 18:00 - 19:00"
- Non
- Zaraia aretoa
- Hitzordua egutegira gehitu
- iCal