Tokiko Agenda 21

Tokiko Agenda 21 Ingurumen Ekintza Plan lokala da. Agintari lokalek bultzatzen eta garatzen dute, beren komunitatean garapen iraunkorra sustatzeko. “Udalaren ingurumen, gizarte eta ekonomia hobekuntzaren alde jarduteko konpromisoa da".

Aretxabaletako Udalak konpromisoa hartu du herriaren garapen ekonomikoa eta soziala ingurumenaren babes eta errespetuarekin bateragarri egingo dituen tokiko eta eskualde mailako garapen eredu baterantz abiatzeko, Mankomunitateko beste udalerrien koordinazioarekin eta UDALTALDE 21 DEBAGOIENA lan-taldearen barruan.

Iraunkortasun-diagnosia

Ekintza plana

Tokiko iraunkortasun adierazleak

Eskolako Agenda 21

Eskolako Agenda 21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

    • Ikasturteak eta landutako gaiak:

Tokiko Agenda 21aren baitan, Aretxabaletako Kurtzebarri ikastetxea osatzen dutenak (ikasle, irakasle, guraso, langile...) gure herrian ingurumenenaren aldeko jarrerak, ekintzak... lantzen aritu dira Eskola Agenda 21 programaren bidez.

Urtez urte, kurtsoan zehar gai nagusi bat jorratu dute eta egindako lana udaletxeko ordezkariei aurkeztu zaie.

IKASTURTEAKAZTERTUTAKO GAIAK
2005-2006 Energia
2006-2007 Energia + ura
2007-2008 Kontsumo jasangarria
2008-2009 Publizitatea
2009-2010 Ekitatea
2010-2011 Zarata + argi kutsadura + uhin elektromagnetikoak
2011-2012 Elikadura
2012-2013 Biodibertsitatea
2013-2014 Biodibertsitatea
2014-2015 Mugikortasuna
2015-2016 Bizitzeko herria
2016-2017 Klima aldaketa
2017-2018 Ura eta ibaia

Ikasturte bakoitzean egindako lanak ezagutzeko ikasturtearen gainean klik egin.

Zuhaitzaren eguna

2006. urtean hasita, urtetik urtera (2007an izan ezik), Zuhaitzaren Eguna ospatu da Aretxabaletan.

Aste Berdea

Zuhaitz Egunarekin gertatu den bezala, Aste Berdearen kasuan ere urte batzuetako etenaldia izan da.

Airearen kalitatea

2007. urtean Aretxabaletako atmosferan dauden elementu kutsatzaileen azterketa egin zen. 2009. urtean bigarren azterketa egin zen.

Paperaren erosketa eta erabilera

2010eko irailaren 20an egindako bilkuran, Tokiko Gobernu Batzarrak erosketa berdearen aldeko jarraibideak onartu zituen.

Ihobe

Ihobe Sozietate Publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari hainbat zereginetan laguntzeko ardura duena, besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-politika garatzen eta ingurumen-iraunkortasunaren kultura zabaltzen laguntzea.

Lotura interesgarriak