Zatoz udalera euskaraz

“Zatoz Udalera euskaraz” kanpainaren bitartez, Udala alderdi politikoengana eta herritarrengana zuzendu da.

Herritarrei eskatu die, berarekin dituzten harremanetan euskara erabil dezatela eta alderdi politikoei berriz, hauteskundeetan hautagai euskaldunak aurkez ditzatela, izan ere zinegotziek funtzio publikoa betetzen duten neurrian, herritar guztiei erantzun behar diete, eta legearen arabera gure herriko hizkuntza ofizialak bi direnez, elebidun izan beharko lukete, herritarrei eurek aukeratzen duten hizkuntzan atenditzeko.

 

ZatozUdaleraEuskaraz_testua2.jpg