Neurri berriak ezarri dira kiroldegian Covid-19ari aurre egiteko
.Taldeko jarduerek seira murriztu dute parte-hartzaileen kopurua.
Koronabirusaren pandemiari aurre egiteko neurri berriak direla eta, egokitzapen batzuk egin behar izan dira Ibarra kiroldegiko jardueren eskaintzan.
Taldeka burutzen diren jarduera guztiak gehienez sei pertsonako taldeetan egingo dira. Kasu batzuetan baliteke ikastaroa astean bi saiotatik saio bakarrera pasatu behar izatea. Horrela bada, ikastaroen prezioa ere erdira jaitsiko litzateke.
Bestalde, maskara uneoro jantzita eraman beharko da kirola egiten den bitartean, kardio-makinetan izan ezik. Berrantolaketa honen xehetasunak jakiteko edo informazio zuzena eskuratzeko, begiralearekin harremanetan jarri edo 943 039 842 telefonora deitu behar da.
Hartutako neurriak Eusko Jaurlaritzak urriaren 26an argitaratutako 36/2020 Dekretura mugatzen dira (https://www.euskadi.eus/y22bopv/es/bopv2/datos/2020/10/2004490a.pdf).