Marga Zubia margolari arrasatearrak erakusketa jarri du ikusgai Arkupen

2022/02/04

Marga Zubia margolariak (Arrasate, 1950) bere lehen bakarkako erakusketa zabalduko du gaur Arkupen. 20 urterekin margotzen hasi zen arrasatearraren trebetasun artistikoa erakutsiko dute hogei lan baino gehiagok. Bi hamarkadatan lanaldi osoko lana egin eta bi alaben zaintzan eman ondoren, 50 urterekin bere zaletasunari modu jarraituagoan heldu zion.

Olioa da bere pinturetan gehien erabiltzen duen teknika, eta gaiak askotarikoak dira. Arkupen ikusgai jarri duen erakusketa otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da. Zubia Arrasate Margo Taldeko kidea da. Talde honekin hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du.