Gasteizen gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da gaur

2021/10/13

Aretxabaletako Udalak urriaren 12an Gasteizen egon den 37 urteko emakume baten erailketa matxista gaitzesten du, eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 112 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Ez da ekintza bakar bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du gaur, asteazkena, 19:00etan Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!