"Aretxabaleta MIPB 2019" Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia

2019/07/05
Aretxabaletako Udalak abian jarri du Berrindartze komertzialerako udal Plan Berezia.

Aretxabaletako Udalak Merkataritza Biziberritzeko Udal Plan Berezia martxan jarri du; Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak bultzaturiko plana da eta herriko Merkatarien Elkartea den “Aretxarte”-ren kolaborazio aktiboa izango du.

Azken urteetan sektorea etengabeko aldaketa fase bat bizitzen ari delako, bai komertzializazio moduetan eta baita kontsumo ohituretan ere, antolatu da plana. Hori dela eta, sektoreak berrantolaketa eta lehiakortasunerako hobekuntza beharra daukala ikusi da eta horretarako udalak  ARETXABALETA MIPB 2019 jarri du martxan. Ekintza parte-hartzaile desberdinen bidez diseinatua da, herritarrei zein merkataritza eta ostalaritza sektoreko eragileei irekiak egongo direnak.

Prozesu honetan lorturiko emaitza eta ondorioak ekintza-lerro zehatzetan gauzatuko dira, datozen urteetan sektorearen arlo urbanistiko eta lehiakorrean garatzen joango direnak. Udalaren eskaintza eta gune komertzial, ostalari, zein zerbitzu guneak hobetzen eta modernizatzen lagunduko duen Ekintza Plan bat gauzatuko da; aldi berean, gaur egungo gizartearen beharrei eta kontsumo-ohiturei erantzun egokiago bat emango diona.

Plana behar bezala burutu ahal izateko, udalak herritarrei, kontsumitzaile nagusiak izanik, eta baita sektoreari berari ere proiektuan kolaboratzeko eta datozen hilabeteetan garatuko diren ekintza desberdinetan parte-hartzeko gonbidapena luzatzen die.

PERCO proiektua azaldu eta bertan parte-hartzeko webgunea sortu da: https://sites.google.com/view/perco-aretxabaleta/home