Gastronomia eta folklorea izango dira protagonistak igandean Aretxabaletan

2019/10/17
Etxeko patxaran lehiaketak 25. edizioa beteko du aurten

 

Gastronomia eta Folklore jaialdiak 23. edizioa beteko du datorren igandean. Errioxa, Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskal Herriko –Aratz elkartearen eskutik- ordezkariak elkartuko dira urrian hain errotuta dagoen festan.

Jaiari 10.30ean emango diote hasiera Herriko plazan. Bertan, jatekoa eta edatekoa ez dira faltako: hestebeteak, olagarroa, Errioxako ardoa, txitxi-burruntziak…. 13.00ak aldera, kantuek eta dantzek hartuko dute lekukoa. Donostian sortutako Erroixako Voces del Ebro taldearen emanaldiarekin batera, Galizia etxeko eta Laudiotik etorritako Gaztela eta Leongo etxeko taldeen emanaldiekin gozatzeko aukera egongo da.

Patxaran lehiaketak ere ez du hutsik egingo. Parte-hartzaile bakoitzak bi botila aurkeztu ahal izango ditu gehienez, larunbata baino lehen Arkupen, edo egunean bertan 11.00etatik 14.00etara Herriko plazan.

Patxaran lehiaketaren oinarriak