2013-2014 ikasturtea
Aretxabaletako Eskola Agenda 21eko programaren baitan, aurtengoan “BIODIBERTSITATEA” izan dute aztergai.
Kurtzebarri ikastetxeko ikasleak, urtean zehar BIODIBERTSITATEAREN hainbat aspektu landu ondoren, Aretxabaletako Udalari hainbat proposamen egin diote.
Osoko bilkuran izan ziren astelehenean,maiatzak 26, 6 eta 15 urte arteko Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako gaztetxoak. Eskola Agenda 21 programa barruan biodibertsitatearen gainean landutako azken kontuen berri eman gura izan zieten zinegotziei eta hainbat eskaera egin. proposamenak.