Neurri murriztatzaile berriak Ibarra kiroldegian

2020/11/09

Jardueren edukierak %40ra murriztu dira eta dutxak ez daude erabilgarri

Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 6ko dekretura egokitzeko hainbat neurri murriztaile berri hartu ditu Ibarra kiroldegiak, hilaren 7tik indarrean daudenak:

  • Maskararen erabilera derrigorrezkoa uneoro, baita jarduera fisikoa egiten ari den momentuan ere.
  • Aldagelak itxita. (Igerilekuko aldagelak izan ezik)
  • Dutxak ez daude erabilgarri.
  • Edukierak %40ra murriztu dira.
  • Kiroldegiak antolatutako ekintzetan gehienez 6ko azpitaldeak.
  • Asteko egunetan itxiera ordua 21:00etara aurreratu da.
  • Eskola Kiroleko saioak eta Kirol Federatuen entrenamendu eta lehiaketak ere bertan behera gelditu dira.