Abendurako eta Gabonetarako aldi baterako egonaldiak, nagusien egoitzetan

2014/11/11
Zabalik dago nagusien egoitzetan abenduan edo Gabonetan egonaldia egiteko izena emateko epea.

Hainbat arrazoi direla-eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean, aukera ematen zaie adineko ezinduei egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko.

Hona hemen informazioa aurtengo abendurako edo Gabonetarako eskaera egiteko interesa dutenentzat:

Izena emateko epea:

1. Lehen hamabostaldirako edo hilabete osorako eskaerak, azaroak 16 arte.

2. Bigarren hamabostaldirako eskaerak, azaroak 26 arte.

Epez kanpo jasotzen diren eskaerei, leku libreak geratzen diren neurrian erantzungo zaie. Eskaera kopurua libre dagoen plaza kopurua baino handiagoa bada, lehentasuna emango zaie urtean zehar aldi baterako egonaldirik egin ez dutenei.

Izena emateko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara joan beharko da, aldez aurretik txanda hartuta (943 711862).