Tokiko kontsumoa sustatzeko ‘20+10’ bonoak astelehenean jarriko dira salgai
Gabonetako kanpainako ‘20+10’ bonoak datorren astelehenean (azaroak 30) jarriko dira salgai, herriko establezimenduetan kontsumoa sustatzeko. Txartelak Arkupen erosi ahal izango dira: 9:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. 16 urtetik gorako atxabaltarrek eskuratu ahal izango dituzte (bat pertsonako), eta 2021eko urtarrilaren 5era arte trukatzeko aukera izango dute.
Mila txartel jarriko dira salgai, aurreko urteetako sistema berarekin: erosleak 20 euro ordainduko ditu eta hamar jasoko ditu doan. Beraz, 30 euro gastatu ahal izango dira dendetan. Berrikuntza gisa, aurten ‘20+10’ bonoak herriko establezimendu guztietara zabalduko dira, eta ez Aretxarteko bazkide direnentzat bakarrik, orain arte bezala.